2011-01-06

Marmitako











Osagaiak 6 pertsonentzat

800gr atun fresko
Atunaren hezurrak
Kilo bat patata txiki
3 tipula
Ale bat baratxuri
3 tomate
3 biper berde
2 biper gorri
25cl arno zuri
Ezpeletako biperra
Hornigai aromatikoa
Gatza

Prestaketa

  • Arrain-zuku bat egin hezurrak, arno zuria eta hornigai aromatikoarekin.
  • Patatak garbitu eta zuritu.
  • Kazola batean patatak 8-10 minutuz egosi.
  • Biperrak garbitu, pipitak kendu eta puska txikitan moztu.
  • Tipulak zuritu eta finki moztu.
  • Eltze batean oliba olioa jarri, tipulak eta biperrak gehitu eta sueztitu.
  • Tomateak zuritu, pipitak kendu eta puskan moztu.
  • Eltzean gehitu, estali eta 20 minutuz erre su txikitan.
  • Gero, arrain-zukua gehitu.
  • Gozatu gatza eta Ezpeletako biperrarekin.
  • 20 minutuz berriz erre.
  • Horregatik, atuna puska txikitan moztu.
  • 7-8 minutuan bukatu aintzin, atuna eta patatak gehitu eta erretzen utzi bukatu arte.
  • Oso beroa zerbitzatu.   
On egin!!

2011-01-04

Basurdea saltsan

Osagaiak 6 pertsonentzat

2 kilo basurde-sorbalda
300gr xingar
30cl txahalaren zuku
Boteila bat arno
5cl kirsch
15cl esne-gain
6 tipulatx
6 ale-baratxuri
3 azenario
Espeziak (xarpota, erramua, perrexila)
2 lauki txokolate beltz
500gr esnegorri
500gr patata
Oliba olio
Gatza eta biperra

Prestaketa

  • Baratxuria, tipulatxak eta azenarioak zuritu eta moztu.
  • Haragia 5x5cm puskan moztu.
  • Haragia tipulatxa, baratxuria eta azenarioekin sueztitu oliba olioan.
  • Kirschekin flanbeatu.
  • Arnoa, txahalaren zukua eta espeziak gehitu.
  • Ordu bat eta erdiaz erre su txikian.
  • Patatak eta esnegaina gehitu.
  • 30 minutuz berriz erre.
  • Apartean, esnegorriak paderan salteatu.
  • Esnegorria eta txokolarekin basurdea saltsan gehitu eta ongi nahasi.
  • Zerbitza ezazu Bordeleko edo Borgoinako arno batekin!
On egin!!

    2011-01-03

    Taloa







    Osagaiak

    750gr arto-irin
    250gr gari-irin
    Ura
    Gatza
    Ezpeletako biperra (edo ez)

    Prestaketa

    • Arto-irina eta gari-irina ontzi batean jarri eta nahasi.
    • Irin erdian zuloa egin, gatz eta biper pixkat bota.
    • Ura kazola batean berotu eta pixkanaka gehitu.
    • Eskuz oratu nahasketa batua izan arte.
    • Borobil txikiak egin, estali, eta 30 minutuz pausatzen utzi.
    • Gero, opil meheak egin.
    • Plantxa beroan erre eta bi aldean txigortuak arte.
    On egin!!

    2011-01-01

    Axoa


    Osagaiak 4 pertsonentzat

    Kilo bat txahal-sorbalda lodi xehatua
    Hamar bat biper berde
    Tipula handi bat
    2 baratxuri-ale
    Baionako urdaiazpiko piskat (edo ez)
    Pote bat tomate frito (edo ez)
    Xarpota
    Erramua
    Peresila
    Ezpeletako biperra
    Gatza

    Prestaketa

    • Tipula eta baratxuria moztu finki.
    • Oliba olio marmita batean berrotu.
    • Tipula eta baratxuria sueztitu denbora minutu batzuetan.
    • Bitartean, biper berdeei pipitak kendu eta puska txikitan moztu.
    • Eltzean gehitu eta poliki-poliki sueztitu.
    • Haragia gehitu.
    • Espezia guziak gehitu eta eltzean estali.
    • 45 minutuz erre.
    • Bukatu aitzin, Baionako urdaiazpikoa eta pote bat tomate fritoa eman.
    Irrixa, patata, edo pastaekin zerbitzatzen ahal duzue.

    On egin!!

    Bisigua erreta zitroinekin

    Osagaiak 2 pertsonentzat

    Bisigu bat
    Zitroin bat
    Oliba olio
    Tomate bat
    Ale bat baratxuri
    Izpi bat xarpote
    Osto bat erramu
    Peresila



    Prestaketa

    • Ordu bat aintzin, bisigua hozgailutik ateratu.
    • Gero, arraina gazitu eta bipertu.
    • Arraina hozkatu eta hozken barnean erdi bat xerra zitroin eman.
    • Hozken artean xerra bat tomate eta izpi bat peresila eman.
    • Plata batean olio piskat, xarpote, erramua eta baratxuri zanpatua eman.
    • Arraina gehitu
    • Labe bero batean eman eta 200°C erre 30 minutuz.

    Irrixa edo lur sagar egosituekin zerbitzatu
    Nafarroako arno gorria ahantzi gabe.

    On egin!!
     (Milesker zure errezetarentzat pelipe)

    Lorraineko kixa


     













    Osagaiak 8 perstonentzat


    Ore purruskatua

    250 gr irin
    125 gr gurin
    Arrautza bat
    2 gr gatz
    Ur pixkat
      Barnekoa 

      250/300 gr urdaiazpiko 
      200 gr gasna 
      2 arrautza eta 2 gorringo 
      40 cl esnegain 
      Biperra eta gatza
        Prestaketa

        • Lehenik, ore purruskatua egin behar duzue. 
        • Horregatik, irina laneko mahiaren gainean eman eta iturri bat egin.
        • Barnean, arrautza irabiatua eta gurin guria eman.
        • Ura eta gatzarekin nahasi.
        • Ongi nahas ezazue dena. 
        • Orea esku-ahurrarekin fresatu.
        • Orain, orea borobilez utzi.
        • Hau egin ondoren, barnekoa egin behar duzue. 
        • Horregatik, arrautzak eta gorringoak nahasi esnegaina, biperra eta gatzarekin.
        • Padera batean, urdaiazpikoa erregosi.
        • Azkenik, orea zabaldu eta tarta moldean eman.
        • Urdaiazpikoa eta gasna gehitu.
        • Eta bukatzeko, barnekoa gainean bota.
        • Labean eman, 18O°C erre 45 minutuz.

        On egin!!

        Patata tortilla

        Osagaiak 4 pertsonentzat

        8 arrautza
        300 gr patata
        Tipula bat
        Olioa
        Biperra eta gatza



        Prestaketa

        • Lehenik, patatak zuritu, lauki txikitan pikatu eta frijitu.
        • Zortzi arrautza ontzi batean ongi-ongi irabiatu. 
        • Berdin egin tipularekin.
        • Ondoan, arrautzak, patatak eta baratxuria nahasi. 
        • Biperra eta gatza gehitu.
        • Bitartean, paderan olio pitin bat berotu. 
        • Nahasketa paderan bota eta tortilla egin.
        • Eta azkenik, platerean jarri eta jan beroa edo hotza.

        On egin!!