Osagaiak 2 pertsonentzat
Bisigu bat
Zitroin bat
Oliba olio
Tomate bat
Ale bat baratxuri
Izpi bat xarpote
Osto bat erramu
Peresila
Prestaketa
- Ordu bat aintzin, bisigua hozgailutik ateratu.
- Gero, arraina gazitu eta bipertu.
- Arraina hozkatu eta hozken barnean erdi bat xerra zitroin eman.
- Hozken artean xerra bat tomate eta izpi bat peresila eman.
- Plata batean olio piskat, xarpote, erramua eta baratxuri zanpatua eman.
- Arraina gehitu
- Labe bero batean eman eta 200°C erre 30 minutuz.
Irrixa edo lur sagar egosituekin zerbitzatu
Nafarroako arno gorria ahantzi gabe.
On egin!!
(Milesker zure errezetarentzat pelipe) 
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire