2011-01-03

Taloa







Osagaiak

750gr arto-irin
250gr gari-irin
Ura
Gatza
Ezpeletako biperra (edo ez)

Prestaketa

  • Arto-irina eta gari-irina ontzi batean jarri eta nahasi.
  • Irin erdian zuloa egin, gatz eta biper pixkat bota.
  • Ura kazola batean berotu eta pixkanaka gehitu.
  • Eskuz oratu nahasketa batua izan arte.
  • Borobil txikiak egin, estali, eta 30 minutuz pausatzen utzi.
  • Gero, opil meheak egin.
  • Plantxa beroan erre eta bi aldean txigortuak arte.
On egin!!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire