2011-01-01

Bisigua erreta zitroinekin

Osagaiak 2 pertsonentzat

Bisigu bat
Zitroin bat
Oliba olio
Tomate bat
Ale bat baratxuri
Izpi bat xarpote
Osto bat erramu
Peresila



Prestaketa

  • Ordu bat aintzin, bisigua hozgailutik ateratu.
  • Gero, arraina gazitu eta bipertu.
  • Arraina hozkatu eta hozken barnean erdi bat xerra zitroin eman.
  • Hozken artean xerra bat tomate eta izpi bat peresila eman.
  • Plata batean olio piskat, xarpote, erramua eta baratxuri zanpatua eman.
  • Arraina gehitu
  • Labe bero batean eman eta 200°C erre 30 minutuz.

Irrixa edo lur sagar egosituekin zerbitzatu
Nafarroako arno gorria ahantzi gabe.

On egin!!
 (Milesker zure errezetarentzat pelipe)

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire