2011-01-04

Basurdea saltsan

Osagaiak 6 pertsonentzat

2 kilo basurde-sorbalda
300gr xingar
30cl txahalaren zuku
Boteila bat arno
5cl kirsch
15cl esne-gain
6 tipulatx
6 ale-baratxuri
3 azenario
Espeziak (xarpota, erramua, perrexila)
2 lauki txokolate beltz
500gr esnegorri
500gr patata
Oliba olio
Gatza eta biperra

Prestaketa

  • Baratxuria, tipulatxak eta azenarioak zuritu eta moztu.
  • Haragia 5x5cm puskan moztu.
  • Haragia tipulatxa, baratxuria eta azenarioekin sueztitu oliba olioan.
  • Kirschekin flanbeatu.
  • Arnoa, txahalaren zukua eta espeziak gehitu.
  • Ordu bat eta erdiaz erre su txikian.
  • Patatak eta esnegaina gehitu.
  • 30 minutuz berriz erre.
  • Apartean, esnegorriak paderan salteatu.
  • Esnegorria eta txokolarekin basurdea saltsan gehitu eta ongi nahasi.
  • Zerbitza ezazu Bordeleko edo Borgoinako arno batekin!
On egin!!

    Aucun commentaire:

    Enregistrer un commentaire