Osagaiak 8 perstonentzat
Ore purruskatua
250 gr irin
125 gr gurin
Arrautza bat
2 gr gatz
Ur pixkat
Barnekoa
250/300 gr urdaiazpiko
200 gr gasna
2 arrautza eta 2 gorringo
40 cl esnegain
Biperra eta gatza
Prestaketa
- Lehenik, ore purruskatua egin behar duzue.
- Horregatik, irina laneko mahiaren gainean eman eta iturri bat egin.
- Barnean, arrautza irabiatua eta gurin guria eman.
- Ura eta gatzarekin nahasi.
- Ongi nahas ezazue dena.
- Orea esku-ahurrarekin fresatu.
- Orain, orea borobilez utzi.
- Hau egin ondoren, barnekoa egin behar duzue.
- Horregatik, arrautzak eta gorringoak nahasi esnegaina, biperra eta gatzarekin.
- Padera batean, urdaiazpikoa erregosi.
- Azkenik, orea zabaldu eta tarta moldean eman.
- Urdaiazpikoa eta gasna gehitu.
- Eta bukatzeko, barnekoa gainean bota.
- Labean eman, 18O°C erre 45 minutuz.
On egin!!

Serais bien curieuse de savoir comment les basques préparent notre quiche lorraine! (parce que bien évidemment j'ai pas compris un seul mot de toute cette recette ^^ )
RépondreSupprimerDes bisous de lorraine