Osagaiak 4 pertsonentzat
Kilo bat txahal-sorbalda lodi xehatua
Hamar bat biper berde
Tipula handi bat
2 baratxuri-ale
Baionako urdaiazpiko piskat (edo ez)
Pote bat tomate frito (edo ez)
Xarpota
Erramua
Peresila
Ezpeletako biperra
Gatza
Prestaketa
- Tipula eta baratxuria moztu finki.
- Oliba olio marmita batean berrotu.
- Tipula eta baratxuria sueztitu denbora minutu batzuetan.
- Bitartean, biper berdeei pipitak kendu eta puska txikitan moztu.
- Eltzean gehitu eta poliki-poliki sueztitu.
- Haragia gehitu.
- Espezia guziak gehitu eta eltzean estali.
- 45 minutuz erre.
- Bukatu aitzin, Baionako urdaiazpikoa eta pote bat tomate fritoa eman.
On egin!!
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire